Kultura eta hizkuntza zaintzea

Gure ezaugarri diren baloreak transmititzea, hala nola talde lana eta kooperatibismoa, horixe da Periko bezalako irakasleen lana definitzen duena.
Ikusi bideoa

Aitor Arregi. Elkano jatetxea

Perikok eta beste askok belaunaldi askori erakutsi dizkiete gure kulturaren eta talde lanaren balore garrantzitsuak, baita gizatiarrago egiten gaituen komunitate kontzeptua ere.

Aitor hunkitu egiten da Periko gogoratzean, eta gauza bakar bat esango lioke, bihotz bihotzetik, aurrean edukiko balu: eskerrik asko. Beretzat, bere lanbidearentzat, funtsezkoa izan da ohartzea gure sustraiek, kulturak eta are hizkuntzak ere berezkoak dituztela gizatasuna edo elkartasuna bezalako baloreak.

Aitorrek badaki Michelin izar bat duen jatetxe batek ondo funtzionatuko badu, ezinbestekoa dela ehunka ordu sartzea talde handi baten kudeaketa lanean. Kasu honetan, txikitan erakutsi zioten lan komunitario eta kooperatiboaren ikuspegi horrekin zerikusi handia duen kudeaketa.

Periko eta beste batzuk urte luzez aritu ziren gure izaerak berezkoak dituen baloreak transmititzen Aitorri.Eta berak dioenez, oso gutxi akordatzen da teoriari buruz, baina beste ondare hori betirako gorde du.

“Oso gutxi akordatzen naiz teoriari buruz, baina bai bere izaeraz eta izateko moduaz. Transmititu zigun gure kulturarekiko eta hizkuntzarekiko maitasunaz”.

Aitor Arregi

Erakutsi Zenidan

Periko Alkain

Perikok eta bera bezalako beste askok behar bezalako balioa eman zioten gure kulturari, baita elkartasunari, komunitateari eta talde lanari ere.

Irakaslea

Periko Alkain

Hemen Erakutsi Zenidan

La Salle, Donostia

La Salle ikastetxean baloreak, hurbiltasuna eta bizitzarako esperientziak suspertzen dugu. Gure eskolaren oinarrizko bokazioak eta giza taldearen eguneroko bultzadak pertsona oro den moduan onartzea bilatzen du pertsonek beren gaitasunak osotasunez lortu ahal izateko, modu integralean garatu eta zoriontasunerako trebatu ahal izateko.

Ikusi ikastetxea

ikastetxea

La Salle Donostia