Azaltzen jakitea

Maria Doloresek Arantxari, biologia ez ezik, transmititzeko grina ere erakutsi zion.
Ikusi bideoa

Arantxa Ezcurdia. Canal Cocina-ko nutrizionista

Didaktikoa eta hurbila, guztiz. Horrelakoa zen Maria Dolores, Arantxaren biologia irakaslea. Gauza garrantzitsu bat erakutsi zion: jakiteaz harago, transmititzen ere jakin behar da. Nutrizionista eta horrez gainera aurkezlea izateak zerikusi handia du horrekin.

Maria Dolores biologia irakaslea gai zen ikusteko pertsona bakoitzaren ahalmenak, eta berehala ohartu zen Arantxak oso gustukoa zuela bere irakasgaia. Dena dela, ez zekiena zen Arantxak, irakatsi ziona ikasteaz gainera, irakasteko bere grina ere barneratu zuela. Zalantzarik gabe, haren lan bizitza markatu duen gaitasun didaktikoa.

Arantxarentzat, Maria Doloresek zuen gauzarik onena zen bazekiela pertsonaren barrura begiratzen eta hari onena ateratzen. Irakasteko modu sendo bat, beharrezkoa zenean, eta aldi berean hurbila eta irekia. Azken batean, inspirazio iturri handi bat, kamera baten aurrean jartzeko gai den nutrizionista izatera eraman zuena, Maria Dolores bezala dakien guztia transmititzeko kapaz dena.

“Maria Doloresek bazekien pertsona bakoitzarengana iristen. Niri, hasieratik bertatik deigarri egin zitzaidan zein didaktikoa zen, eta horrek arrasto handia utzi dit”.

Arantxa Ezcurdia

Erakutsi Zenidan

María Dolores Jurado

Irakasle eredugarri bat, uztartu egiten dituena bere irakasgaiarekiko grina eta hura transmititzeko gaitasuna.

Ikusi bideoa

Irakaslea

Hemen Erakutsi Zenidan

Santa Maria Marianistas ikastetxea

Gaur egun SUMMA Aldapeta. Gure ikastetxeak Marianista eta Maríaren Lagundiaren hezkuntza tradizioen arteko batuketatik sortzen da. Hezkuntza kristau hauetan aurkitzen dugu gure proiektuetarako ispirazioa. Hau dela eta gure ikasleei bere osotasunean begiratzen diegu heziketa integrala eskainiz.

Ikusi ikastetxea

ikastetxea