Irudimenaren boterea

Borjak, jakin-min handiz, bera bezalako haur batek behar zuen estimulua aurkitu zuen irakasle bikote batengan.
Ikusi bideoa

Borja Cobeaga. Guionista y director de cine

Poch jauna eta San Sebastián andrea senar-emazteak –horrela deitzen die Borjak– funtsezkoak izan ziren bere mugarik gabeko inteligentzia, zorroztasuna eta jakin-mina “elikatzeko”, eta gaur egun zinemagile burutsu honen gidoi eta film bakoitzean islatzen dira.

Borjaren begiradak adimenaren eta pikarokeriaren distira du, eta, hari begiratzean, konturatzen zara buru horrek, besteak beste “Siete apellidos vascos” filmaren gidoia munduratu duenak, txikitan ez ziela tregoarik emango bere irakasleei. Halako jakin-mina eta irudimena bideratzeko, irakasle oso adimentsuak eta umoretsuak beharko zituen.

Eta horrelakoak ziren Mari Carmen San Sebastián eta Javier Poch irakasleak. Bi maisu, Borjarengan potentzial hori guztia ikusten eta aintzat hartzen jakin zutenak, miresmen eta errespetu sinestezinez. Beren hitzetan, “Borja ikasle oso kritikoa eta librea zen, eta bere iritziak adierazten utziz eta errespetatuz bakarrik lagundu zitzaiokeen, batzuetan berekin ados ez egon arren”. Ez da harritzekoa, beraz, Borjak horrenbeste mirestea.

“Jakin-mina baloratzen irakatsi zidaten, irudimenaren boterea garatzen. Gaur egun, irudimena da gehien baloratzen dudan gauzetako bat; buruan duzun zerbait ateratzea, dela gidoi moduan, dela pertsonaia moduan.”

Borja Cobeaga

Erakutsi Zenidan

Mari Carmen San Sebastián eta Javier Poch

Libreki pentsatzea eta bizitzaren ikuspegi kritikoa izatea bultzatzen zuten bi maisu.

Ikusi bideoa

Irakaslea

Hemen Erakutsi Zenidan

Jesuitak

Jesuitak Donostian eskaintzen dugun Eredu Pedagogikoa banakako arretan eta errealitatearekin konektatuta dauden ikasketa esanguratsuetan oinarritzen da. Ikasle bakoitzak bere talentua garatu dezan eta inguratzen duen mundua ulertzeko gaitasunak eskura ditzan egiten dugu lan, sormena baliatuz munduaren hobekuntzarekiko konpromisoa har dezaten.

Ikusi ikastetxea

ikastetxea