Bizitzarekiko grina
Iñigo Gutierrez. Itsas Laguntza Humanitarioa
Mercedes ikastetxean hasi zen Iñigo BUPen zegoenean. Historiako irakasle berria zen. Garai hartan transmititu zizkion konbikzio sakonek luzaroan iraun dute, bere lanari buruzko ezagutzak bezainbeste edo gehiago.
Mercedesen konbikzio erlijiosoek eta moralek eta bizitzaren eta gizartearen aldeko jarrerak eragin handia izan dute Iñigoren bizitzan. Ez alferrik, irakasle horrek erakutsi zion garrantzitsuena dela ideiekiko, besteekiko eta gizartearekiko konpromisoa. Borroka egin behar dela norberak dituen ideien eta gauzak ikusteko moduaren alde. Pertsonak ez garela bakartuta bizi, eta munduan pertsona asko bizi garela eskubide berberekin.
Iñigo, gaur egun, Itsas Laguntza Humanitarioa GKEren presidenteordea da, Aita Mari itsasontzian Mediterraneoan immigranteak erreskatatzen diharduen erakundea. Eta berak ondo dioen bezala, horrek zerikusi handia du jaso zuen hezkuntzarekin.
“Lanean ari banaiz buru-belarri Aita Marin, itsas laguntza humanitarioko boluntarioekin, jaso nuen hezkuntzagatik da neurri oso handi batean”.
Iñigo Gutierrez
Erakutsi Zenidan
Mercedes Grijelmo
BUPeko historiako irakasle bat, balore sakonak irakatsi zizkiena ikasleei.
Ikusi bideoaHemen Erakutsi Zenidan
Santa Maria Marianistas ikastetxea
Gaur egun SUMMA Aldapeta. Gure ikastetxeak Marianista eta Maríaren Lagundiaren hezkuntza tradizioen arteko batuketatik sortzen da. Hezkuntza kristau hauetan aurkitzen dugu gure proiektuetarako ispirazioa. Hau dela eta gure ikasleei bere osotasunean begiratzen diegu heziketa integrala eskainiz.
Ikusi ikastetxeaikastetxea
