Jendearekiko hurbiltasuna

Eskola barruan etxean bezala sentitzen zarenean, azkenean nabaritu egiten da.
Ikusi bideoa

Jose Manuel Monje. Kirol kazetaria

Jose Manuelek oso barruan sartuta du bere irakasleekin zuen harremana: “Erreferentziak”. Harentzat, bai Fernando eta bai Mikel funtsezko bi pertsona izan ziren eta dira. Sentiarazi zioten konfiantzazko giroa islatu egiten da gaur den kazetari ireki eta hiztunean.

José Manuelek bere eskola garaia etxearen luzapen gisa bizi izan zuen. Eta Fernando eta Mikel irakasleek zerikusi handia izan zuten familia giroan sentitze horretan. Biak, bakoitza bere erara, erreferente izugarri hurbil eta abegitsuak izan ziren. Fernandoren kasuan, han egoten zen beti “dena ematen”, jolastokian futbolean jokatzen eta bere denbora haiekin partekatzen. Eta Mikel, beren arazoak konpontzen laguntzen, ohiko zuen objektibotasun eta lasaitasunarekin.

“Gaur egun naizena haiei zor diet” esanez laburbiltzen badu ere, argi dago ikasle garaian bizi izan zuen konfiantzak zerikusia izan duela gaur egun kazetari hurbil, komunikatibo eta irekia izatearekin. Izan ere, ingurune seguru batean hazteak pertsona seguruak eraikitzen ditu.

“Eskola, niretzat, beste familia bat izan da. Horrek sekulako lasaitasuna eta segurtasuna eman dit, oso ondo zainduta sentitu bainaiz. Eta hori da garrantzitsuena. Horregatik naiz naizen bezalakoa”.

Jose Manuel Monje

Erakutsi Zenidan

Fernando Cebrián y Mikel Ameztegi

Gizartean bizitzeko prestatutako pertsonak egitea izan da eta da bi maisu horien zeregin nagusia.

Ikusi bideoa

Irakaslea

Hemen Erakutsi Zenidan

Begoñako Andra Mari

Begoñako Andra Mari ikastetxearen identitatearen ezaugarrien barruan aspaldidanik La Salleko programa desberdinetan parte hartzen dugu: CREA, ULISES, IRATI, SEIN, Irakurketa Eraginkorra … Gainera, azken urteetan hasita, eta Ikaskuntzarako. Testuinguru Berriaren barne (ITB), Begoñako Andra Mari proposamen metodologiko berriak erabiltzen hasi da, haien artean: lan kooperatiboa, adimen anitzen garapena, proiektutan oinarritutako ikaskuntza,barnetasunean oinarritutako hezkuntza (HARA) …

Ikusi ikastetxea

ikastetxea