Mundua aldatzen

Vicentek Peio Garcíaren balio solidarioen oinarriak ezarri zituen.
Ikusi bideoa

Peio García. Zaporeak

Bere liburu, artikulu eta ekitaldien bidez, Peio García kazetariak euskal gastronomiari balioa ematen lagundu zuen. Baina lan profesional handi horretatik haratago, urte asko daramatza proiektu solidarioak bultzatzen, Etiopia Utopia edo Zaporeak adibidez. Peio bigarren GKE horren kide sortzailea da, eta 2.000 errefuxiaturi baino gehiagori jaten ematen die egunero.

Vicenteren oroitzapen oso berezia du Peiok, dagokien irakasgaia baino gehiago irakasten duten irakasle horietakoa izan zelako, arrasto ezabaezina utzi ziona. Dena ez dago testuliburuetan, eta pertsona onek, Peiok hala gogoratzen du Vicente, balio positiboak ereiten dituzte ikasleengan. Elkartasuna da Donostiako La Salle Herrera ikastetxean Vicentek irakatsi zion balio horietako bat, eta Peiok Vicenteri bere irakaspenengatik eskerrak ematen dizkion bezalaxe, ziur gaude milaka lagunek eskertuko diotela Peiori, ausardiaz eta gogotsu, irakaspen horiek gauzatu izatea.

“Urtebete bakarrik igaro nuen berekin, baina oso urte bizia izan zen, eta, egia esan, uste dut berak eman zidala orain egiten ari naizen guztia”.

Peio García

Hemen Erakutsi Zenidan

La Salle San Luis

La Salle San Luis ikastetxea Donostian kokatzen da eta 0 urtetik (sehaska gelak) DBH4 urte arteko ikasleentzat du heziketa eskaintza. Balioetan hezitzen dugu, dibertsitatea eta eleaniztasunari garrantzia emanez.

Ikusi ikastetxea

ikastetxea