Konfiantza, motorrik handiena

Irakasle bat egunean 24 orduz, astean zazpi egunez. Horixe da edozein oztopo gainditzeko gasolina.
Ikusi bideoa

Sonia Ziani. Surflaria eta ekintzailea

Soniari malkoek ihes egiten diote Marisol ikusten duenean atetik sartzen. Emozioak eragindako malkoak dira, trukean ezer eskatu gabe beti ondoan izan duen pertsona batenganako esker onak sortutakoak, beragan sinestu duelako beti, batzuetan berak bere buruan baino gehiago.

Ekintzailearen bidea ez da erraza. Soniak badaki zerbait horretaz. Baina norbait baduzu ondoan eta zugan sinesten badu, bidearen zati bat egina duzu. Soniak Administrazioa eta Finantzak ikasi zituen, eta Marisol ezagutzeak aukera eman zion barruan zuen indarraz jabetzeko. Indar horri esker, beldurrak uxatu zituen, baita bere familiaren ulertu ezina ere.

Marokon sortutako gurasoak izanik, Soniarentzat ez zen samurra izan kirol batetik bizi zitekeela ulertaraztea. Are gutxiago emakumea izanik. Baina hortxe agertu zen Marisol, eta baldintzarik gabeko laguntza eman zion. Eta voilá! 2018an, surf bidaiak antolatzen dituen Soniaren enpresak –emakumeentzako ikastaroetan espezializatua– Urratsbat saria irabazi zuen, emakumeek zuzendutako enpresa onenari emandako saria. Jakina, Marisolen fedeari eta laguntzari emandako saria ere izan zen.

“Pertsona bat beti zure ondoan egoteko prest dagoenean, edozein ordutegitan, zugan duen konfiantza sentitzen duzu. Eta hori, ekintzailea izan nahi duzunean, denik eta bultzadarik handiena da”.

Sonia Ziani

Erakutsi Zenidan

Marisol Gabilondo

Bere inplikazioak bere bulegoaren hormak gainditzen zituen beti, eta motorrik handiena da hori edozein pertsonarentzat.

Irakaslea

Marisol Gabilondo

Hemen Erakutsi Zenidan

Nazaret

Nazaret zentroa Donostian dagoen gizarte ekimeneko prestakuntza ikastetxea da, Nazaret Fundazioak sustatua. Ikastetxeak 100 urtetik gorako ibilbide aintzatetsia eta saritua du.

Ikusi ikastetxea

ikastetxea