Zugan sinistea
Lucía Lacarra. “Hamarkadako dantzari” 2011an
Joxeani, ikasleek Txanton ezizenez deitzen zioten, baina haientzat batez ere Maixu zen. Zugan sinesten erakusten zizun pertsona, bera zelako zugan sinesten zuen lehena.Luciaren kasuan bezala.
Joxeanen kezka ikasleek zer zaletasun zituzten jakiteko, beren helburuak betetzen laguntzeko, alor akademiko hutsetik harago joan da beti. Lucia Lacarrak balletean egin duen ibilbidea egiteko, ahalegin handia egin behar da, baina batez ere laguntza handia behar da. Maixuk Luciari lagundu zion horren zorrotza den dantzaren munduan lehen urratsak egiten.
Berak dioenez, txikitatik nahi zuen dantzari izan, eta Joxean hasieratik izan zuen alboan, alor akademiko hutsetik harago.Lagundu zion uztartzen ikastetxeko jarduera akademikoa eta ludikoa balleteko klase eta jaialdiekin. Sinesmen sendo horri esker, Lucia Lacarra ballet klasikoko dantzari handienetako bat da gaur egun.
“Donostiara edo Bilbora dantzatzera etortzen nintzen bakoitzean, Maixu beti etortzen zen ni ikustera. Pertsona batengan sinesten duzunean eta hark zugan sinesten duenean, horrek luzaroan irauten du”.
Lucía Lacarra
Erakutsi Zenidan
Joxean Elorza
Joxean edo Maixuren helburua izan zen beti bere ikasleek deskubritu zezatela zer izan nahi zuten.
Irakaslea